Zapatuan izango da Urrestillako XIV. San Juan herri krosa

Uztarria.eus 2015ko eka. 10a, 14:24
Iazko Urrestillako kroseko irudi bat.

17:00etan hasiko dira lasterketak eta zortzi maila ezberdinetan arituko dira korrika parte hartzaileak. Izena eman daiteke dagoeneko www.herrikrossa.com webgunean, doan. Dortsala egunean bertan erosten dutenek bost euro ordaindu beharko dituzte. 

Zapatuan, ekainak 13, izango da Urrestillako XIV. San Juan Krosa. 17:00etatik aurrera hasiko dira lasterketak eta zortzi maila ezberdinetan lehiatuko dira parte-hartzaileak. Adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute lasterketan eta izena eman daiteke dagoeneko www.herrikrossa.com webgunean, doan. Aldiz, dortsala egunean bertan erosi nahi dutenek bost euro ordaindu beharko dituzte. 

Parte hartzaile guztien artean opariak zozkatuko dituzte eta haur guztiei dominak emango dizkiete. Maila guztietako lehen hiru sailkatuek, aldiz, oroigarriak jasoko dituzte.

Hemen lasterketen ordutegia, mailaka: 

17:00etan 0 eta 8 urte bitartekoen lasterketa (200 metro).

17:15ean benjaminak, 3. eta 4. mailakoen lasterketa (550 metro).

17:30ean alebinak, 5. eta 6. mailakoen lasterketa (950 metro).

17:45ean infantilak, DBH 1. eta DBH 2. mailakoen lasterketa (1.190 metro).

18:00etan kadeteak, DBH 3. eta DBH 4. mailakoen lasterketa (2.300 metro).

18:00etan jubenilen lasterketa (4.500 metro).

18:00etan seniorren lasterketa (8.850 metro).

18:00etan beteranoen lasterketa (8.850 metro).