Euskal Antzerki Topaketako kartel lehiaketara 34 lan aurkeztu dituzte

Uztarria.eus 2015ko eka. 10a, 12:50

Euskadiko XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketara 34 lan aurkeztu dituzte aurten, eta dagoeneko ikusgai dira kartel horiek guztiak Betharrametako aretoan. Arte eta Diseinu Zentroko kideen laguntzarekin antolatu dute kartelen erakusketa eta ekainaren 18a, osteguna, bitartean izango da zabalik.

Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta zapatuetan eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara bitartean irekiko dute. 

Erakusketa ikustera joaten direnek gustukoen duten kartelaren aldeko botoa emateko aukera izango dute.