Zapatuan irekiko dute estali gabeko igerilekua

Uztarria.eus 2015ko eka. 9a, 14:09

Irailaren 13ra arte egongo da zabalik, eta egunero irekiko dute 11:00etatik 20:00etara. 

Datorren zapatuan, ekainak 13, irekiko dute estali gabeko igerilekua. Irailaren 13ra arte egongo da irekita eta astelehentik igandera, egunero, zabalduko dute, 11:00etatik 20:00etara. 

Kirol Patronatuko bazkide direnentzat sarrera doakoa da eta bazkide ez direnek hiru hilabeteko bonoa egiteko aukera izango dute. Bonoei dagokienez, seme-alabarik gabeko edota etxean bizi diren 25 urtez azpiko diru sarrerarik gabeko seme-alabak dituzten familiek 182,36 euro ordaindu beharko dute. Aldiz, 18 urte bitarteko norbanakoek 74,26 euro. 18 urtetik gorako norbanakoek 108,68 euro ordaindu beharko dute hiruhileko bonoa, eta 25 urtetik gorako ikasleek eta jubilatuek 81,51 euro. Langabetuei, berriz, 70,64 euro kostako zaie sarrera, eta familia langabetuek 118,53 eurotan eskuratu ahal izango dute bonoa. 

Bazkide ez diren 18 urte arteko norbanakoek 4,75 euro ordaindu beharko dute sarrera eta 18 urtetik gorakoek 6,10 euro. Langabetu eta jubilatuek, aldiz, 4 euro ordaindu beharko dituzte.