'Euskal estatua eta lurraldetasuna' hitzaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2015ko eka. 9a, 11:11

Baigerako aretoan izango da hitzaldia, 19:00etan hasita. Azpeitiko Napar Zuzterrakek antolatu du solasaldia.  

Azpeitiko Napar Zuzterrakek antolatuta, Euskal estatua eta lurraldetasuna hitzaldia egingo dute gaur, asteartea. Baigerako aretoan izango da solasaldia, 19:00etan hasita eta Angel Rekalde Nabarraldeko kidea izango da hizlaria. Nabarralde taldea euskal memoria kolektiboaren berreskuratze eta ezagutze lanetan aritzen da.