Gorka Kerejetak eta Ania Irigoienek irabazi dute gaztetxoen Euskadiko Dantza Solte Txapelketa

Uztarria.eus 2015ko eka. 9a, 11:53

Hamahiru bikotek hartu zuten parte joan den asteburuan Trintxerpen jokatutako gaztetxoen Gipuzkoako 60. Dantza Solte Txapelketan. Bikote gazteenaren saria Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida azpeitiarrek jaso zuten.

Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien azpeitiar dantzariek irabazi zuten asteburuan Trintxerpen jokatu zen gaztetxoen Gipuzkoako 60. Dantza Solte Txapelketa. Bigarren izan ziren Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga, eta hirugarren, berriz, Azpeitiko Ekain Uzkudun eta Laura Bastida. Laugarren postuan errezildar bikote bat sailkatu zen: Julen Berrondo eta Leire Eizmendi. Bosgarren postuan, aldiz, Unai Odriozola eta Maider Arrieta azpeitiarrak sailkatu ziren.

Bikote gazteenaren saria Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida azpeitiarrek jaso zuten eta jantzi ederrenaren saria, berriz, Lezoko Janire Fernandezek eta Nerea Azkuek. Guztira hamahiru bikotek hartu zuten parte txapelketan.

Joan den abenduan gaztetxoen Euskadiko Dantza Solte Txapelketa irabazi zuten Gorka Kerejetak eta Ania Irigoienek.