Azurmendi, Otaño eta Larrea III nagusi Aizkolarien Banakako XVIII. Eusko Label Txapelketan

Uztarria.eus 2015ko eka. 8a, 15:18

Zapatuan jokatu zen Aizkolarien Banakako XVIII. Eusko Label Txapelketa Izarraitz Pilotalekuan. Hiru txapel zeuden jokoan eta Iñaki Azurmendi, Eneko Otaño eta Joxean Etxeberria III.-ak eraman zituzten, bakoitza bere mailan nagusitu ondoren. 

Iñaki Azurmendi, Aitzol Atutxa eta Donato Larretxea aritu ziren Urrezko Mailako txapelaren bila eta Azurmendi nagusitu zen 00:30:03 denborarekin. Gazteen mailan, Eneko Otaño eta Iker Vicente lehiatu ziren eta Otañok eraman zuen txapela, 00:06:12 denbora egin ostean. 19 urtez azpiko gaztetxoen finalean, berriz, Julen Larrea nagusitu zitzaion Joxean Etxeberriari, bi minutuko aldea aterata, eta 00:16:40 denborarekin. 

Banakako XVIII. Eusko Label Txapelketa amaituta, hiru asteko atsedena hartuko dute aizkolariek, eta ekainak 27, zapatua, hasiko da 2015eko Aizkolari Txapeldunen Liga, Hernanin. (Argazkia: Ibon Errazu)