Bukatu dira Sanjuandegiko festak

Uztarria.eus 2015ko eka. 8a, 15:31

Atzo, igandea, bukatu ziren Sanjuandegiko festak, Mantangorriren igoerarekin. Joan den asteartean hasita, ekitaldi ugari izan da auzoan. Ostiralean hasi ziren ofizialki festak, Mantangorriren jaitsierarekin eta atzora bitartean festa giroa izan da nagusi Sanjuandegin. Atzo, igandea, esaterako, dantzari txikien emanaldia eta herri kirol erakustaldia izan ziren, eta jendetza bertaratu zen bi ekitaldiotara. 20:00etan igo zuten Mantangorri, eta horrekin bukatu ziren 2015eko festak. Festei bukaera ematearekin egin zuten hainbat produktuz osatutako karretilaren zozketa, eta 1.512 izan zen zenbaki saritua. Unai Urbizu izan da aurtengo zozketaren irabazlea. 

Hemen, igandeko argazki batzuk.