Eneko Arbeok eta Mireia Ibabek irabazi dute Sanjuandegiko III. Trikiti Txapelketa

Uztarria.eus 2015ko eka. 8a, 14:35

Herengun, zapatua, jokatu zen Sanjuandegiko III. Trikiti Txapelketa. Eneko Arbeo azpeitiarrak eta Mireia Ibabe bergararrak jantzi zuten txapela, eta bigarren sailkatu ziren Aitor Uzkudun eta Nahikari Urdalleta errezildarrak. Guztira, bost bikote aritu ziren lehian eta bakoitzak hiru pieza jo zituzten. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak oroigarria eskuratu zuen. 16:00etan hasi zen txapelketa eta jende ugari hurbildu zen karpara, trikitilariak entzutera eta auzoko festa giroaz gozatzera.