Korputz Jaiak ospatu dituzte Enparan Kalean

Uztarria.eus 2015ko eka. 8a, 13:16

Festa girorik ez zen falta izan atzo, igandea, Enparan Kalean. Goizean eman zioten hasiera egun osorako prestatuta zuten egitarauari, suziriarekin. Ondoren, 12:00etan, meza izan zen Frantziskanetako elizan eta bertan urtean zehar hildako Enparan Kaleko bizilagunak izan zituzten gogoan. Behin meza bukatuta, mokadutxoa egin zuten Irrintzi elkartean eta 14:00etan bazkaria, Baigeran. 

Bazkal ostean, Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro bertsolariak aritu ziren kantuan, giroa alaituz. Urtero gisan, kaleko bizilagun edadetuei omenaldia egin zieten aurten ere. Mari Tere Aizbitarte, Manolo San Juan, Lourdes Sudupe, Arantxa Gereta eta Kontxita Juaristi izan dira aurtengo omenduak.