Mantangorrirekin iritsi dira festak Sanjuandegira

Uztarria.eus 2015ko eka. 5a, 21:44

Joan den zapatuko Ume Egunaren eta ondorengo aste osoko girotze lanaren atzetik, gaur bota dute Sanjuandegi aurtengo festetako txupinazoa. Bosgarren urtez, Mantangorri izan da jaietako asteburua balkoitik behera ekarri duena. Sanjuandegiko jaietako ikurrari ohi baino gehiago kostatu zaio eszenatokirainoko bidea, baina osatu du azkenean, Jose Antonio Agirre plazan eta inguruetan elkartu den jendetzaren pozerako.

Gaurtik igandea bitartean ez da faltako zerekin dibertitu eta zertan parte hartu Sanjuandegin. Hona hemen egitaraua:

Ekainak 5, ostirala. Gazte Eguna

  • 20:30. Gazte afaria.
  • 23:00. Saloiko dantzen emanaldia, Jose Mari Orbegozorekin eta ikasleekin.
  • 23:00. Kontzertuak karpan: Verrater, Lin Ton Taun, Laket.
  • 02:00. Herriko DJak, txosnan.
  • Goizaldean, baratxuri zopa-jana.

Ekainak 6, zapatua. Auzo Eguna

  • 10:00. Judo erakustaldia, Kimurakoen eskutik.
  • 12:30. Triki-pintxo-poteoa.
  • 12:30. Musika Bandaren kontzertua.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • 17:00. Auzoko III. Triki Txapelketa.
  • 18:00. Txokolatada.
  • 18:00. I. Artzai Txakur Txapelketa.
  • 19:00. Buruhandiak, Skandaluekin.
  • 21:00. Parrillada, Bagoaz elkartearen eskutik.
  • 23:00. Kontzertuak: Itziarren Semeak, Skasti.
  • Karpan gaupasa, DJ Bull-ekin.

Ekainak 7, igandea

  • 06:00. Txokolatada.
  • 06:30. Gaupaseroen argazkia.
  • 07:00. Sokamuturra.
  • 09:00. Salda.
  • 12:00. Dantzari txikiak.
  • 16:30. Poniak eta zezen txikiak, haurrentzat.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 20:00. Agur Mantangorri!