Bihar jokatuko da Sanjuandegiko III. Trikiti Txapelketa

Uztarria.eus 2015ko eka. 5a, 14:12
Iazko txapelketako argazki bat

17:00tan hasiko da txapelketa eta bost bikotek hartuko dute parte.

III. Trikiti Txapelketa jokatuko da bihar, zapatua, Sanjuandegin, 17:00etan hasita. Auzoko festetarako prestatutako egitarauaren baitan antolatu dute txapelketa eta aurtengoa egiten duten hirugarren aldia da. 18 urtetik beherako gazteek hartuko dute parte txapelketan eta guztira bost bikote arituko dira lehian.

Hauek dira parte hartuko duten bikoteak: 

  • Eneko Arbeo (Azpeitia, 17 urte) eta Mireia Ibabe (Bergara, 17 urte).
  • Maite Txapartegi (Aizarna, 16 urte) eta Ane Zulaika (Zestoa, 15 urte).
  • Aitor Uzkudun (Errezil, 14 urte) eta Naikari Urdailleta (Errezil, 13 urte).
  • June Urain (Azpeitia, 15 urte) eta Eva Astigarraga (Azpeitia, 15 urte).
  • Ane Ugartemendia (Errezil, 17 urte) eta Nagore Berrondo (Errezil, 17 urte).