Udan lana bilatzen laguntzeko ikastaroa antolatu dute gazteentzat

Uztarria.eus 2015ko eka. 5a, 12:41

Udan lana non eta nola bila daitekeen azalduko dute ikastaroan eta oinarrizko Curriculuma egiten erakutsiko dute. Ekainaren 16an izango da, 16:00tatik 17:30etara, Sindikatu Zaharrean.

Gazteei zuzenduta, udan lana bilatzen laguntzeko ikastaroa antolatu dute Iraurgi Berritzeneko enplegu eta orientazio zerbitzuak eta Gazte Informazio Bulegoak. Udan lana nola eta non bila daitekeen azalduko da ikastaroan eta oinarrizko Curriculum edo aurkezpen eskutitza egiten irakatsiko dute.

Ikastaroa ekainaren 16an izango da, 16:00etatik 17:30etara, Sindikatu Zaharrean. Saioa dohainik izango da eta aurrez izena eman behar da, gib@azpeitia.eus helbidera mezu bat bidalita edota 943 15 71 60 telefonora deituta.