'52 martes' filma ikusgai datozen egunetan Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2015ko eka. 5a, 10:28

52 martes filma izango da ikusgai asteburuan Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, 21:30etan eskainiko dute filma. Igandean, berriz, ez da umeentzako arratsaldeko saiorik izango eta 19:00etan 52 martes filma eskainiko dute. Astelehenean ere, 52 martes filma ikusi ahal izango da, 21:30ean hasita. 

Sophye Hidek zuzendutako filma da 52 martes (2013, Australia). Drama generoko filma da eta 109 minutuko iraupena du. 16 urteko neska bat da protagonista, Billi. Honek, etxetik alde egiteko eta bere bizitza bizitzen hasteko duen gogoa da filmaren hari nagusia.