Datorren asteazkenean ere Gure Esku Dagoren ekitaldirako entsegua egingo dute danborjoleek

Uztarria.eus 2015ko eka. 4a, 13:07

Atzo, asteazkena, egin zuten hogeitik gora danborjolek Gure Esku Dagok ekainaren 21erako antolatu duen ekitaldirako entsegua. Guztira, Gipuzkoan, 300 bat lagun inguru daude izena emanda ekitaldian danborra jotzeko, eta horietatik 25 inguru dira azpeitiarrak. Erronka 1.000 lagun elkartzea da, beraz, Azpeitiko Gure Esku Dagok herritarrak animatu nahi ditu izena ematera, eta egun horretan danborra joz aletxoa jartzera.

Danborjoleek entsegu txiki bat egingo dute ekainaren 21ean bertan, Donostiako Anoeta zelaian. Danborjoleentzako aldagelak, eta toki zehatzak izango dira. Gainera, ziurrenik, goizean hitzordua jarriko da danborrak, jantziak eta abar Anoetan uzteko, baina aurrerago emango dituzte zehaztasunak antolatzaileek. Horrez gain, danborra jotzera joaten direnek ez dute ekitaldirako sarrerarik erosi beharko.

Danborjoleen hurrengo entsegua datorren asteazkenean, 21:00etan izango da, Izarraitz pilotalekuan.