Bertsoen bueltan, festa giroan

Uztarria.eus 2015ko eka. 4a, 13:36

Festa giroak hartu du Sanjuandegi dagoeneko. Zapatuan eman zioten hasiera festen baitan prestatutako egitarauari, Umeen Egunarekin. Asteartean, ekainak 2, Kooperatuz egitasmoaren baitan, hitzaldia eman zuen Felipe Murilo auzokideak, Argentinako bizipenak oinarri hartuta.

Atzo, ekainak 3, bertso afaria egin zuten Baigera II-n. Beñat Lizaso eta Eneritz Artetxe aritu ziren kantuan, afarira hurbildu ziren dozenaka lagunek eta trikitilariek lagunduta. Bertsolarien saioa amaitu ostean, abesten aritu ziren bertaratutako lagunak.

Gaur jarraituko dute festetako egitarauarekin Sanjuandegin, eta mus txapelketa egingo dute 22:00etan hasita, Ongi-Etorri jatetxean. Ondoren, Pettiren kontzertua eta euskal kantuen kantaldia izango dira Jim Clarck eta Garoa tabernen atarian.

Festak, ofizialki, bihar, ostirala, hasiko dira Mantangorriren jaitsierarekin, eta ekitaldi andana izango da asteburu osoan.

Hemen, bihartik aurrerako egitarau osoa:

Ekainak 5, ostirala. Gazte Eguna

  • 18:30. Bodega zaharraren irekiera.
  • 19:00. Mantangorriren jaitsiera.
  • 19:05. Erraldoiak eta buruhandiak, musika eskolako trikitilariekin.
  • 20:30. Gazte afaria.
  • 23:00. Saloiko dantzen emanaldia, Jose Mari Orbegozorekin eta ikasleekin.
  • 23:00. Kontzertuak karpan: Verrater, Lin Ton Taun, Laket.
  • 02:00. Herriko DJak, txosnan.
  • Goizaldean, baratzuri zopa-jana.

Ekainak 6, zapatua. Auzo Eguna

  • 10:00. Judo erakustaldia, Kimurakoen eskutik.
  • 12:30. Triki-pintxo-poteoa.
  • 12:30. Musika Bandaren kontzertua.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • 17:00. Auzoko III. Triki Txapelketa.
  • 18:00. Txokolatada.
  • 18:00. I. Artzai Txakur Txapelketa.
  • 19:00. Buruhandiak, Skandaluekin.
  • 21:00. Parrillada, Bagoaz elkartearen eskutik.
  • 23:00. Kontzertuak: Itziarren Semeak, Skasti.
  • Karpan gaupasa, DJ Bull-ekin.

Ekainak 7, igandea

  • 06:00. Txokolatada.
  • 06:30. Gaupaseroen argazkia.
  • 07:00. Sokamuturra.
  • 09:00. Salda.
  • 12:00. Dantzari txikiak.
  • 16:30. Poniak eta zezen txikiak, haurrentzat.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 20:00. Agur Mantangorri!

Ekainak 13, igandea

  • 16:00. Alebinen eta infantilen txirrindulari probak, Lagun Onak TE-ren eskutik.