Lasao eta Azpeitia arteko bidegorria itxita izango da gaur eta bihar, mantentze lanengatik

Uztarria.eus 2015ko eka. 4a, 11:54

Gaur eta bihar, 08:00etatik 17:30etara bitartean Lasao eta Azpeitia arteko bidegorriko zenbait zati moztuta izango dira. Bihar eta astelehenean, gainera, Azpeitia eta Azkoitia artekoa ere moztuko dute, mantentze lanak tarteko.

Azpeitia eta Lasao arteko bidegorria itxita egongo da zenbait zatitan gaur, osteguna, eta bihar, 08:00etatik 17:30era bitartean, mantentze lanak tarteko. Bihar, ostirala, eta astelehenean, gainera, Azpeitia eta Azkoitia artekoa moztuko dute, 08:00etatik 17:30era, mantentze lanengatik.