Astearteko eskulan tailerrerako izen-ematea irekita dago Udal Liburutegian

Uztarria.eus 2015ko eka. 3a, 17:51

2010ean jaiotako umeentzako antolatu duten saioa ekainaren 9an izango da, 17:30ean. Izena emateko epea ostiralean bukatuko da eta plazak mugatuak dira.

Udal Liburutegiak umeentzako eskulan tailerra antolatu du datorren astearterako, ekainak 9. Hain zuzen ere, 2010. urtean jaiotakoentzat izango da saioa eta izen-ematea zabalik dago liburutegian bertan.

Astearteko eskulan tailerra 17:30ean hasiko da. Plazak mugatuak direla jakinarazi dute antolatzaileek eta izena emateko epea ostiralean, hilak 5, amaituko da.