Egurra ta Kitto taldearen lan berriaren aurrerapena entzungai

Uztarria.eus 2015ko eka. 2a, 18:23

Lan berria plazaratuko du laster Egurra ta Kitto musika taldeak. Lau kanta berriren grabazioa amaitu berri dute eta horien aurrerapena sarean jarri ere bai dagoeneko, Youtuben. Aurrerapeneko oharrean dioten bezala, "abestiak ez daude amaituta, editatuta, nahastuta eta masterizatuta", baina material berriak zer itxura dakarren jakiteko balioko du behintzat bideo honetan entzun daitekeenak. Egurra ta Kitto zuzenean ikusteko aukera ere izango da laster: ekainaren 13an Oñatin joko dute eta 27an, berriz, Azpeitian emango dute kontzertua, Orkatzen.