Ostegunean izango da Sanjuandegiko Barraka Eguna

Uztarria.eus 2015ko eka. 2a, 13:16
Iazko Barraka Eguneko argazki bat.

Buelta bakoitzeko euro bat ordainduta barraka guztietan ibiltzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek, 17:00etatik 21:00etara bitartean. 

Festen atarian, ostegunean, ekainak 4, izango da Sanjuandegiko Barraka Eguna. Hala, gaztetxoek barraka guztietan ibili ahal izango dute buelta bakoitzeko euro bat ordainduta, 17:00etatik 21:00etara bitartean. 

Zapatuan eman zioten hasiera Sanjuandegiko festen baitan auzoko Festa Batzordeak antolatutako egitarauari, Ume Egunarekin. Festak, ordea, igandean amaituko dira, ekainaren 7an, eta aste osorako egitaraua prestatu dute.