Baratzea jarri dute martxan Iraurgi Ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleek eta irakasleek, ikastetxeko jolaslekuan. Ikastetxeko ordezkariek adierazi dutenez, proiektuaren helburua "ikasleei naturarekiko begirunea eta garapen jasangarriaren garrantzia erakustea da, baita elikadura osasuntsua txikitatik sustatzea ere". Horretarako jarri dute martxan baratzearen proiektua eta "fruituak ikusteko gogotsu" daudela adierazi dute.