Kirol Patronatuak ume eta gaztetxoei zuzendutako igeriketa ikastaroa antolatu du, udako. Ikastaroa 4 urtetik 7 urtera bitarteko umeentzat eta 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat da eta uztailaren 1etik 21era bitartean egingo dira saioak. Dagoeneko ez dago plazarik 4 eta 7 urte bitarteko umeentzat, baina 7 eta 13 urte bitartekoek izena eman dezakete oraindik. Inskripzioak igerilekuan bertan egin beharko dira eta ez dira telefonoz egindakoak onartuko.
Ikastaroen ordutegiak adinaren araberakoak izango dira: 7 urtetik 13 urte bitartekoak 09:00etan hasiko dituzte saioak eta 4 eta 7 urte bitartekoek, aldiz, 10:00etan. Kirol Patronatuko bazkideek 52,50 euro ordaindu beharko dute ikastaroa eta bazkide ez direnek,berriz, 91,91 euro.