Bilbao Mendi Film Festibaleko lanen azken emanaldia izango da gaur, Soreasun

Uztarria.eus 2015ko mai. 28a, 13:01

Gaur, osteguna, izango da Menditour-en bigarren saioa, eta SatiDuct Tape SurfingSufferfest 2 eta Mission Steeps filmak emango dituzte 21:00etatik aurrera, Soreasu antzokian. 

Mendi Astearen bueltan, Bilbao Mendi Film Festibalean saritutako lanen bigarren emanaldia eskainiko dute gaur, osteguna, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. SatiDuct Tape SurfingSufferfest 2 eta Mission Steeps filmak ikusi ahal izango dira bertan eta sarrera bost euro ordaindu beharko da. 

Joan den igandean, maiatzak 24, hasi zen udaberriko Mendi Astea, Txalintxoko Egunarekin. Asteartean, Bilbao Mendi Film Festibalean saritutako lanen lehen zine emanaldia egin zuten eta Afterglow eta Valley Uprising filmak ikusi ahal izan zituzten Soreasura bertaratutakoek. Gaur, osteguna, film emanaldien bigarren saioa izango da eta igandean, hilak 31, emango diote bukaera Mendi Asteari, Xoxoteko Egunarekin.