Libre erronka azkoitiarrentzat

Uztarria.eus 2015ko mai. 26a, 11:58

Azpeitiko Libre dinamikak antolatuta, azpeitiarren eta azkoitiarren arteko II. Libre Erroka jokatu zen zapatuan. 18:00etan hasita, arraunean, bizikletan eta lasterka aritu ziren bi herrietako parte hartzaileak. Olazko Amaren plazatxoan bildutako lagunen aurrean arraunean kilometro bat egin behar izan zuten Jagoba Urain azpeitiarrak eta Eñaut Larrañaga azkoitiarrak. Urainek alde pixka bat atera zion Larrañagari, eta zerbait lehenago hasi zen Xabat Manzisidor lasterka. Azpeitiar korrikalariak ere aldea atera zion Agustin Ruiz azkoitiarrari 2.400 metroko itzulian. Ondoren, 5.330 metro egin behar izan zituzten Gorka Agirre azpeitiar eta Jokin Sudupe azkoitiar txirrindulariek eta, Agirrek alde nabarmena atera zion Suduperi. Probari bukaera Maitane Aizpuruk eta Ainhoa Kondek eman zioten lasterka, eta azkoitiar lasterkaria helmugaratu zen aurrena. Beraz, azkoitiarrentzat izan zen II. Libre erronka.

2014ko maiatzaren 26an jokatu zuten I. Libre erronka, eta orduan azpeitiarrak nagusitu ziren.