'Scooter'-ak euripean

Uztarria.eus 2015ko mai. 26a, 11:31

Euriak euri, Vespa eta Lambreta motorren erakustaldia egin zuten dozenaka lagunek joan den igandean, Scooter 2015 Topaketen baitan. Hogeita bost bat motor jarri zituzten ikusgai goiz partean Perez Arregi plazatxoan, eta kostaldetik buelta egin ostean, Pastorkuan izan ziren motozaleak mokadutxoa egiten. Bitarte horretan, Jose Artetxe kaleko plazatxoan izan ziren ikusgai Vespak eta Lambretak.