Foru hauteskundeen emaitzak Azpeitian

Uztarria.eus 2015ko mai. 25a, 19:40

Udal hauteskundeetan bezala, Gipuzkoako Batzar Nagusiak osatzeko bozetan ere EH Bildu izan zen atzo, maiatzak 24, aurrena herrian. Kasu honetan, EAJrekiko aldea txikiagoa izan zen: 3.440 boto (%47,27) jaso zituen EH Bilduk eta 3.045 (%41,84) EAJk.

Udal hauteskundeekin batera egin ziren atzo, maiatzak 24, foru hauteskundeak ere, eta EH Bildurenak izan zen bietan hautagaitzarik bozkatuenak, EAJk aurkeztutakoen aurretik. Gipuzkoako Batzar Nagusiak osatzeko bozetan, ordea, udal hauteskundeetan baino txikiagoa izan zen bi alderdi bozkatuenen arteko tartea: 3.440 boto (%47,27) jaso zituen EH Bilduk eta 3.045 (%41,84) EAJk. Ezker abertzalearen koalizioak boto gehiago jaso zituen udalekoetan foru hauteskundeetan baino, eta alderantziz EAJk.

Foru hauteskundeetan, hirugarren tokian Podemos kokatu zen (245 boto); alderdi horrek udal bozetarako ez zuen zerrendarik aurkeztu. PSE-EEk (214) eta PPk (132) osatu zuten foru hauteskundeetarako alderdien zerrenda.