Arratsaldeko 18:00ak bitartean herritarren %51,63k eman du bozka

Uztarria.eus 2015ko mai. 24a, 19:18

Duela lau urte eguerdirako hautes erroldako %56,84k eman zuen botoa. Beraz, %5,2 puntu jaitsi da 18:00ak bitarteko parte-hartzea, duela lau urteko datuekin alderatuz gero.

Udal eta foru hauteskundeetako arratsaldera bitarteko parte-hartze datuak kaleratu dituzte dagoeneko. 18:00ak bitartean boto eskubidea duten herritarren %51,63k eman du bozka; duela lau urte baino %5,2 gutxiagok, orduan hautes erroldako %56,84k eman zuen-eta botoa ordu horretarako.

Datuok Espainiako Barne Ministerioak argitaratu ditu.