Musika eta antzerkia ikasturte amaiera ospatzen hasteko

Uztarria.eus 2015ko mai. 22a, 21:21

Ikasturte amaierako Emakumeen Jaialdia ospatzen hasi dira. Gauean Sanagusin kulturgunean egingo duten afariarekin bukatuko den egitaraua Sanagustinen bertan estreinatu dute. Arratsaldeko seietan hasita, Amaia Garmendiak gidatutako gitarrista taldeak kontzertua eskaini du aurrena, eta ondoren Alaitz Olaizola buru duen antzerki tailerreko emakumeen txanda etorri da, Punto, eta punto antzezlanaren estreinaldiarekin. Frontoi Txikian pala txapelketaren finala ere gaur jokatuko dute, 19:30ean.