'Roque Dalton. ¡Fusilemos la noche!' eta 'Asterix, jainkoaren egoitza' filmak ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko mai. 22a, 13:24

Roque Dalton. ¡Fusilemos la noche! eta Asterix, Jainkoen egoitza filmak izango dira ikusgai asteburuan Soreasun. Bihar, zapatua, Roque Dalton. ¡Fusilemos la noche! filma eskainiko dute 21:30ean. Ondoren, Tina Leish filmaren zuzendariarekin solasaldia izango da eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dizkiote zuzendariari. Igandean, 16:30ean, Asterix. Jainkoen egoitza eskainiko dute, eta 19:00etan Roque Dalton. ¡Fusilemos la noche!. Astelehenean ere Roque Dalton. ¡Fusilemos la noche! filma ikusi ahal izango da 21:30etik aurrera. 

Roque Dalton. ¡Fusilemos la noche! film dokumentala da, Roque Dalton El Salvadorko poetaren bizitza ardatz duena. Idazleak bere bizitzan zehar bizitako abenturak, borrokak eta egindako aldarriak erakusten dira filmean eta bere ingurukoen adierazpenak ere biltzen dira bertan. Asterix, Jainkoen egoitza haurrentzako animazio filma da. Louis Clichy eta Alexandre Asteierrek egin dute René Goscinny eta Albert Uderzoren obran oinarrituta eta, ohikoak diren erromatarren eta galiarren arteko liskarrak gai hartuta.