'Scooter' motorren Topaketak egingo dituzte igandean

Uztarria.eus 2015ko mai. 22a, 12:23

Vespak eta Lambretak 11:00etatik aurrera egongo dira ikusgai Perez Arregi plazatxoan, Scooter 2015 Topaketen baitan.

Vespa eta Lambreta motorren erakustaldia egingo dute igandean, Scooter 2015 Topaketen baitan. Erakusgai izango dira motorrak goizetik hasi eta bazkal ondorenera bitartean. Plaza obretan dagoenez, Perez Arregi plazatxoan bilduko dira motorzaleak 11:00etan, eta hurbiltzen direnek motorrak ikusteko aukera izango dute. Ondoren, kale buelta egingo dute motorzaleek 12:15ak inguruan hasita, eta Pastorkuan egingo dute geldialdia mokadutxo bat egiteko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, motorzaleak bazkaltzen ari diren bitartean ere ikusgai izango dira Vespa eta Lanbretak Jose Artetxe kaleko plazatxoan.