Irakurketa Errazeko lehen liburua irakurri dute Udal Liburutegian

Uztarria.eus 2015ko mai. 21a, 19:47

Bajo el mismo cielo, Nuria Marti Constans-ena, da Azpeitiko Liburutegian irakurtzea bukatu berri duten Irakurketa Errazeko lehen liburua. Irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurri eta ulertu ahal izateko pentsatutako literatur materiala eskaintzen dute Irakurketa Erraza izenpean batzen diren ekimenek. Udal Liburutegian aurreneko aldiz egin dute halako saiakera bat. Irakurketa Errazeko talde bat sortu (argazkian) eta, azken asteetan, asteazken goizero elkartu dira liburutegian, Bajo el mismo cielo irakurtzeko. (Argazkia: UDAL LIBURUTEGIA)