Haurrak ere bertsolari

Uztarria.eus 2015ko mai. 21a, 11:54

Urola Ikastolako, Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolako, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi Ikastetxeko hainbat ikaslek bertsotan jardun zuten atzo, asteazkena, Soreasu antzokian, Ni ere bertsolari jaialdiaren baitan. Umorea ardatz hartuta eskaini zuten saioa, antzokia jendez lepo zela. 'Ni ere bertsolari' ekimena Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak antolatzen du 2008-09 ikasturteaz geroztik.