Sahararen aldeko aldarria Azpeitiko kaleetan

Uztarria.eus 2015ko mai. 20a, 21:39

Fronte Polisarioak Saharar Errepublika aldarrikatu zueneko 40. urteurrenean, dozenaka lagun atera dira manifestazioan Azpeitian, Sahararen eskubideak aldarrikatzera. Azpeitian eta inguruan bizi diren hainbat saharar joan dira martxaren buruan, erreferenduma egitea eta NBEren misioaren amaiera eskatzen zuen pankarta hartuta.