Sahararen aldeko manifestazioa egingo dute gaur

Uztarria.eus 2015ko mai. 20a, 13:41

Gaur 40 urte dira Frente Polisarioak Saharar Errepublika aldarrikatu zuenetik. Horren harira manifestazioa antolatu dute Khamar saharararen aldeko elkarteak eta Elkar-Ekinek. Mobilizazioa 18:00etan hasiko da anbulatorio aurretik. Azpeitiko Udalak Saharako bandera jarri du udaletxeko balkoian.

Saharar herriaren aldeko manifestazioa antolatu du gaur, asteazkena, arratsalderako Khamar Azpeitiko Sahararren aldeko taldeak. 18:00etan hasiko da anbulatorio aurretik. Gaur 40 urte dira Frente Polisarioak Saharar Errepublika demokratikoa aldarrikatu zuenetik, eta manifestazioaren antolatzaileek gaurkoa "gogorarazi beharreko eguna" dela jakinarazi dute. 

"Egun hau, saharar herri osoak ospatzen du eta baita munduko gizon eta emakume duin eta zintzo guztiok ere" adierazi dute. Gainera, gaurko egunak "mugarri bat" suposatzen duela ere esan dute. Manifestazioaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, "mendebaldeko Saharako lurralde okupatuan eraikitzeko borrokan egun garrantzitsua" da gaurkoa.

Mendebaldeko Saharan giza eskubideak "egunero" urratzen direla gogorarazi dute eta Marokoko erregimenak sahararren "aberastasunak lapurtzen" jarraitzen duela. Horren aurrean, "guztion elkartasuna" beharrezkoa dela aipatu dute eta gaur arratsaldeko manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. 

Gainera, Azpeitiko Udalak Saharako bandera jarri du udaletxeko balkoian.