Haurtzaroko lehen sorospenerako eta istripuen ekiditeko ikastaroa antolatu du DYAk

Uztarria.eus 2015ko mai. 20a, 12:46

Umeek ohiko egoeretan izaten dituzten istripuei aurre egiten irakatsiko dute ikastaroan. Formakuntza saioak ekainaren 1ean hasiko dira eta astebeteko iraupena izango dute. Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea irekita dago dagoeneko. 

Istripuen ekiditea eta lehen sorospenak haurtzaroan ikastaroa antolatu du DYAk. Ikastarora hurbiltzen direnek umeek haurtzaroan eta ohiko egoeretan izan ditzaketen arriskuen aurrean erantzuten ikasiko dute: erorketak, erredurak, intoxikazioak edota eztarriko tratamenduak. Ezaguera horiek programa baten bitartez modu "errezean eta entretenigarrian" egiteko dinamika erabiliko dute, teoria eskolak trebakuntza-praktikoko eskolekin txandakatuz. 

Ikastaroa ekainaren 1ean hasiko da eta astebeteko iraupena izango du. Astelehenetik ostiralera egingo dira saioak, 10:00etatik 12:00etara, DYAk Damaso auzoan duen ordezkaritzan. 60 eurokoa da matrikula, eta ikastaro guztirako edukiak biltzen dituen liburua jasoko dute parte hartzaileek. Plazak mugatuak dira eta izena emateko edo jarduerari buruz informazio osagarria jasotzeko 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar da.