Aratzerrekako plaza, berrituta eta jolas parkea jartzeko zain

Uztarria.eus 2015ko mai. 19a, 19:06

Aratzerrekako plaza berritu eta egokitzeko lanak amaitu dituzte. Denon Artean aurrekontuetarako prozesu parte-hartzailean plazaratutako eskaerari jarraituz, plaza oinezkotu eta aparkaleku berriak egokitu ditu Azpeitiko Udalak. Proiektua osatzeko umeentzako jolas parkea jartzea falta da. Udalak jakinarazi duenez, "hurrengo egunetan" hasiko dituzte parkea jartzeko lanak. Aratzerrekako obra guztien aurrekontua 120.000 eurokoa izan da. Kopuru horren zati bat, 48.000 euro, auzoak biziberritzeko Erein programatik jaso ditu Udalak, diru-laguntza gisa. (Argazkiak: AZPEITIKO UDALA)