Egoitz Arruti eta Joseba Diaz txapelarekin itzuli dira Euskal Trailetik

Uztarria.eus 2015ko mai. 18a, 19:11

Xeye Atletismo Taldeko Egoitz Arruti azpeitiarra eta Joseba Diaz azkoitiarra txapelak jantzita itzuli ziren etxera Baigorritik, ostiralean eta zapatuan han jokatutako Euskal Trail mendi lasterketaren 2x25 proba irabazita. Lasterketa berean Xeyeko beste bi azpeitiar, Josu Larrañaga eta Unai Albizuri, 8. postuan sailkatu ziren eta, gainera, 23 urtez apizkoetan aurrenak izan ziren. (Argazkiak: XEYE)