Angel Rekalderen hitzaldia atzeratu egin dute

Uztarria.eus 2015ko mai. 18a, 17:52

Bihar, asteartea, Baigerako aretoan eman behar zuena bertan behera gelditu da. Azpeitiarron Napar Zuzterrak, saioaren antolatzailea, beste data bat adosteko lanean ari da.

Euskal estatua eta lurraldetasuna, hori da Nabarraldeko Angel Rekaldek bihar, maiatzak 19, Azpeitian eman behar zuen hitzaldiaren izenburua. Baigera I-eko aretoan egitekoa zen saioa, ordea, atzeratu egin dute Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeko antolatzaileek.

Hala ere, aurreragoko beste data batean Rekalderen hitzaldia egiteko asmoa azaldu dute antolatzaileek. Oraindik zehaztu gabe duten arren, beste data bat adosteko lanean ari direla adierazi dute.