Egun bikaina pasatu dute gaztetxoek Lagun Onak Txirrindulari elkartearen parkean

Urola Kostako Hitza 2015ko mai. 18a, 12:27

Lagun Onak Txirrindulari elkarteak haurrentzat jolas-parkea jarri zuen Betharrameko jolastokian atzo, igandea. Goizez eta arratsaldez egon zen irekita parkea, eta ederki pasatu zuten herriko gaztetxoek. 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara izan zen zabalik jolastokia, eta uneoro ibili ziren umeak joan-etorrian. Txirrindularitzako probak antolatzeko erabiliko du elkarteak parkean jasotako dirua.

Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen.