San Isidro eguna ospatzen ari dira Aratzerrekan

Uztarria.eus 2015ko mai. 15a, 17:52

Sanisidroetako bigarren eta azken festa eguna ospatzen ari dira gaur, ostirala, Aratzerrekan. Jaietako zaindariaren egunean, eguerdian meza nagusia izan dute eta, ondoren, 14:30eko bazkariaren aurretik lagunartean zerbait hartzeko parada ere bai, musikaz eta kantuz lagunduta.

Iluntzean izango du jarraipena San Isidro eguneko festa egitarauak, honako hitzorduekin:

19:00etan, triki-poteoa.

21:00etan, afaria. Afalondoren, Xenpelar, Lazkao Txiki eta Ibañez bertsolariek eta Iñigo Galdos eta Ainara trikitilariek girotuko dute festa.

01:00etan, hiru arrautza egosi lehenago nork jan txapelketa.

03:30ean, baratzuri-zopa jana.