Joxe Mari Eizagirre hil da, Lagun Onak futbol taldeko presidente izandakoa

Uztarria.eus 2015ko mai. 15a, 16:06
Joxe Mari Eizagirre 2006an, Garmendipen.

Gaur, ostirala, zendu da, 66 urterekin, gaixotasun baten ondorioz. Guztira, 16 denboraldi zituen Lagun Onak futbol taldeko presidente moduan: 1971. urtetik 1973. urtera eta 1992tik 2006ra. Haren aldeko hileta elizkizuna bihar, zapatua, izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, 18:30ean hasita.

Joxe Mari Eizagirre, hainbat urtetan Lagun Onak futbol taldeko presidente izandakoa, hil da gaur, ostirala, gaixotasun baten ondorioz. 66 urte zituen Eizagirrek, eta 2005-2006 denboraldian utzi zion Lagun Onakeko presidente izateari. Aurretik, ordea, hainbat denboraldi egin zituen klubaren gidaritzapean. Izan ere, 1971. urtetik 1973. urtera bera izan zen futbol taldeko presidentea, eta baita 1992tik 2006ra bitartean ere.

Haren aldeko hileta elizkizuna bihar, zapatua, izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, 18:30ean hasita.