'El ultimo lobo' eta 'Tom txiki eta ispilu magikoa' filmak ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko mai. 15a, 11:10

El ultimo lobo eta Tom txiki eta ispilu magikoa filmak izango dira ikusgai asteburuan Soreasun. Bihar, zapatua, bitan ikusi ahal izango da El ultimo lobo; 19:00etan eta 21:30ean. Igandean, 16:30ean, Tom txiki eta ispilu magikoa eskainiko dute, eta 19:00etan El ultimo lobo. Astelehenean ere El ultimo lobo ikusi ahal izango da 21:30etik aurrera.

Jean-Jacques Annaud zuzendutako filma da El ultimo lobo (2015, Txina). Drama generoko filma da. Tom txikia eta ispilu magikoa Ernesto Padronen lana da. Kuban eta Espainian egindako filma da, 2015ean. Animazio generokoa da eta 73 minutuko iraupena du.