Kontuk eta komeriyek

'Kontuk eta komeriyek' saioaren bosgarren atala: hauteskundeak Azpeitian

Uztarria.eus 2015ko mai. 15a, 11:57

Kontuk eta komeriyek saioaren bosgarren atala da hurrengo bideoa. Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeak gai hartuta, Azpeitiko EH Bilduren zerrendaburu Eneko Etxeberriarekin eta EAJren zerrendaburu Aitor Gorrotxategirekin izan dira Kontuk eta komeriyek saioko Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreak. Bideoaren errealizazioa eta edizioa, berriz, Eider Bereziartua eta Maialen Etxaniz kazetari eta Uztarriaren kolaboratzaileak egin du.

Uztarria.eus-ek hilean behin kaleratuko du Kontuk eta komeriyek saioa. Azpeitian zeresana eman edo interesa pizten duten gaiak hartu, eta umore klabean landuko dituzte.

Hemen, Kontuk eta komeriyek saioaren atal guztiak:

1.- Sansebastianak.

2.- Azpeitiko parranda gainbeheran.

3.- Gazteak eta emantzipazioa.

4.- Azpeitiarrak, kirolzaletasuna eta osasuna.