Apirilean ere behera egin zuen langabezia tasak Azpeitian

Uztarria.eus 2015ko mai. 14a, 12:21

Apirilean, orotara, 983 langabetu zenbatu zituzten, eta %13,4koa zen tasa. Martxoko eta apirileko datuak alderatuta, 24 herritar gutxiago zeuden langabe.

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, langabe kopuruak behera egin du apirilean herrian. Martxoan 1.007 langabetu ziren herrian eta apirilean, orotara, 983 langabetu zenbatu zituzten. Langabezia tasa, berriz, %13,4koa izan zen apirilean. Beraz, martxoko eta apirileko datuak alderatuta, 24 herritar gutxiago zeuden langabe.

Joera positiboa Azpeitian ez ezik, Urola Erdian ere nabaritu zen apirilean. Dena den, "herriko eta eskualdeko ekonomia sustatzen jarraitu behar dago, lanpostuak sortu eta kalitate zein baldintza onak ziurtatuz", azaldu du Udalak.