Lagun Onak TEk igandean jarriko du aurtengo haurrentzako jolas parkea

Uztarria.eus 2015ko mai. 13a, 18:49
Hau da Lagun Onak TEk haur parkea iragartzeko atera duen kartela.

Betharrameko jolastokian goiz eta arratsaldez egongo da irekita eta egun osorako sarrera bost eurokoa da.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak, bere taldeen babesle den Atracciones Sanzen eskutik, haurrentzako jolas parkea jarriko du arten ere Betharrameko jolastokian. Igandean izango da, maiatzaren 17an.

Goizez 11:00etatik 13:30era eta arratsaldez 16:30etik 19:00etara irekiko dute jolas parkea. Bertan ibili nahi dutenek sarrera ordaindu beharko dute; bost eurotan salduko dituzte egun osorako sarrerak.

Haurrentzako jolas parkearekin ateratzen duen dirua txirrindulari lasterketak antolatzeko erabiliko du Lagun Onak TEk.