Uztarria aldizkaria euskarazko toki komunikabideen erakusketan, Gasteizen

Uztarria.eus 2015ko mai. 13a, 14:12

Euskarazko toki komunikabideen mapa ikusgai jarri dute Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Euskal Herriko hainbat tokiko hedabideren produktuak, aldizkariak nahiz egunkariak, daude ikusgai erakusketan, eta horien artean dago Uztarria hilabetekaria. Bertatik bertara eta beti eskura izena du erakusketak, eta toki komunikabideak batu eta euren lana ikusgai jarri den lehen aldia izan da egitasmo hau. TOKIKOM, toki komunikabideen elkartea, gertuagotik ezagutzeko aukera ere eskaintzen du erakusketak. Izan ere, elkarte hori tokian tokiko hainbat elkartek eta komunikazio taldek osatzen dute, eta elkarte horretako bazkideen artean da Uztarria Komunikazio Taldea.