Aitor Gorrotxategi: "Batzen gaituzten gauz askoz gehiago ditugu aldentzen gaituztenak baino eta horiek oinarritzat hartu behar ditugu"

Uztarria.eus 2015ko mai. 13a, 01:12
Aitor Gorrotxategi (EAJ) Uztarrian, erabiltzaileen galderei erantzuten.

EAJren alkategaiak Uztarria.eus-en erabiltzaileek egindako 51 galderei eman die erantzuna, hauteskunde aurreko elkarrizketa digitalean. Bezperan Eneko Etxeberria (EH Bildu) bezala, hiru ordu eta erdiz aritu da zeregin horretan. Irakurri hemen elkarrizketa osoa.

Parte-hartzeaz, zaborrez eta errauskailuaz, Sanagustin kulturguneaz, Euskal Herriko politikagintzaz... Denetariko galderak egin dizkiote Uztarria.eus-en erabiltzaileek Aitor Gorrotxategi EAJren alkategaiari. Guztira, 51 galdera jaso ditu hautagai jeltzaleak. 19:30ean hasita, hiru ordu eta erdiz aritu da guztiei erantzuna ematen Uztarriaren egoitzan, bezperan EH Bilduko Eneko Etxeberriak egin bezala.

Irakurri hemen Aitor Gorrotxategiren elkarrizketa osoa.