Salbe auzuneko jolas parkea berritu dute

Uztarria.eus 2015ko mai. 12a, 18:29

Salbe auzuneko haurrentzako jolas parkea berritzeko lanak bukatu ditu Udalak. "Denon Artean prozesu parte-hartzailearen baitan bizilagunek egindako eskaerari erantzunez", Baigera II tabernaren atzeko aldean dagoen parkean jolas berriak jarri dituzte, eta lehendik zeudenak berritu (argazkietan). Parkea berritzeko eta moldatzeko lanek 50.000 euroko aurrekontua izan dute.