Irakaskuntza arlokoko Inika VII. Jardunaldiak egin dituzte Sanagustinen

Uztarria.eus 2015ko mai. 12a, 11:50

Inika Internet bidez ikastetxeetan kudeaketa akademikoa aurrera eramateko tresna da. Duela hamabost urte sortu zuten Ukabik eta ElkarMedia enpresek eta egun, Euskal Herrian kudeaketa akademikoaren esparruan gehien erabiltzen den tresna da. Azpeitian, Urola ikastolan eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain dute martxan plataforma.

Jardunaldiak Sanagustin kulturgunean egin zituzten joan den astean, eta irakaskuntza arloko 250 irakasle eta langilek hartu zute parte. Hainbat zerbitzu aurkeztu zituzte bertan. Hala nola, irailetik aurrera gurasoek eskuragarri izango duten App berria, Android eta iPhone plataformentzat. Horren bitartez, familiek euren seme-alaben jarraipena egin ahal izango dute: tutorearekin harremanetan jarri, arau hauesteen berri izan edota hutsegiteen alerta jaso, besteak beste. 

Plataformako kideen esanetan "180 ikastetxetik gora eta milaka ikasle eta familik erabiltzen dituzte plataformak eskaintzen dituen zerbitzuak". Hurrengo urtera begira, Inikak duen erronka nagusia "Euskal Herritik kanpora irtetea" dela diote arduradunek. Horretarako, internazionalizazio prozesua martxan jarri dute Iraurgi Berritzenen laguntzarekin.