Giro ederrean hasi dituzte sanisidroak Aratzerrekan

Uztarria.eus 2015ko mai. 12a, 11:42

Joan den zapatuan hasi ziren sanisidroak ospatzen Aratzerrekan. Festa giroa izan zen nagusi goizean hasita, eta mendi ibilaldia, emakumeen pala txapelketako partidak, poteoa eta afaria egin zituzten, besteak beste. Giro ederra izan zen auzoan, baina festak ez dira oraindik bukatu. Izan ere, San Isidro Eguna iristeko da oraindik ere, eta ostiralean ospatuko dute egun osoko festa. Goizean hasita, meza eta hamaiketakoa, bazkaria, trikitilarien emanaldia, triki-poteoa, afaria eta bertsolarien saioa izango dira, beste ekitaldi batzuen artean.

Hemen, joan den zapatuko argazki batzuk.