Eneko Etxeberria: "Herritarrek jarriko gaituzte bakoitza bere lekuan. Ez dago epaile zorrotzagorik"

Uztarria.eus 2015ko mai. 11a, 21:41
Eneko Etxeberria (EH Bildu) elkarrizketa digitalean.

Eh Bilduren hautagaiak Uztarria.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean luzatutako galderak erantzun ditu gaur, astelehena; hiru ordu eta erdiz aritu da zeregin horretan. Hemen irakur daiteke elkarrizketa osoa. Bihar, asteartea, EAJren alkategai Aitor Gorrotxategiren txanda izango da. Hari galderak bidaltzeko, klikatu hemen.

Plazako galdeketaz, Alde Zaharrerako egitasmoez, azpiegiturez, ikasketez, telesailez, liburuez... eta beste kontu askotaz egin dizkiote galderak Uztarria.eus-eko erabiltzaileek Eneko Etxeberria EH Bilduren Azpeitiko alkategaiari, maiatzaren 24ko hauteskundeak direla-eta egindako elkarrizketa digitalean. Hiru ordu eta erdiz aritu da Etxeberria galderak erantzuten Uztarriaren egoitzan; guztira, 43 galdera jaso ditu. Hemen irakur daiteke elkarrizketa osoa.

Bihar, asteartea, EAJren alkategai Aitor Gorrotxategiren txanda izango da Uztarria.eus-eko hauteskundeetako elkarrizketa digitaletan. Hari galderak bidaltzeko, klikatu hemen.